``Kalamuzale elkartea`` izendatu dugu mundu gehienean ``Canabis social club`` bezala ezagutzen dena. Elkarte hauen xedea erabiltzaileek auto-antolatutako kontsumo kolektiboa gauzatu ahal izatea da.
Legegileek ''droga'' izendapenaren barruan kokatzen dituzten gai ia guztiek pairatu beharreko jazarpen, satanizazio eta ondoriozko bazterketa sozialari erantzun sendo eta eraikitzailea emateko asmoz sortzen dira kalamuzaleen elkarteok europa iparraldean, mende honen hasieran, eta ziztu bizian hedatuz doaz bertako legediek zirrikitua eskeintzen duten estatu gehienetara.
Urte batzuk badira Euskal Herrian lehen urratsak eman zirenetik eta jendartean uste duguna baino bide luzeagoa eta emankorragoa egindako elkarte ''beteranoak'' dauzkagu gaur egun Erkidego Autonomoan. Frantziar legediak aldiz, ez du aukera ttikienik ere eskeintzen Xuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean eta Nafarroa Garaian - EAEko legedi berdina izan arren- Foruzaingoak eta Guardiazibilak ia ia gauzaezina bihurtzen dute erronka. KALAMUENEAk dakienaren arabera, Larretxipi Bidasoako kalamuzaleen elkarteak EAEtik kanpo bizi diren bidasotarren beharrak ere asetzeko desira eta nahiarekin zabaldu ditu ateak urte hasiera honetan bertan Irunen,
Bale, bale, hori ulertu dugu, gutti gotto betti. Baina...:
Zer dira egunerokotasunean KALAMUZALEEN ELKARTEAK?
Zein funtzio sozial betetzen dute?
Zein da berauen egoera juridikoa?
Zein da daukaten helburua?
Galdera guzti hauei erantzuna ematen saiatuko gara atal hontan, beti ere argi edukiz ez dela erantzunak idatzirik dakartzan liburu santurik existitzen. Kalamuzale elkarteen jokamoldeak Españako Auzitegi Gorenak sortutako jurisprudentzia du batik bat oinarri juridikotzat, baina baita Herrialdeetako Auzitegiek kaleratutako ebazpen zein Europar Batasuneko instituzioek hartutako erabakiak eta onartutako legeak. Antolakuntza administratiboa, elkarteen langile egiturak eta bestelakoak, kasu askotan bederen, AEBetan kalamua legezkotzat duten estatuetatik hartutako ereduak dira.
Tresnak, euskarriak, ez dezala informazioren balioa bazter utzi.
ZER DA KALAMUZALE ELKARTEA?
GanJazz elkartea lana ongi eginaren heredutzat hartzen da Euskal Herrian, beraiek argitara emandako bideo honekin hasiko gara:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Milesker!